SARRERA

Gizakiok gure izate osoan zehar kontaezin gaixotasun eta gorabeheren aurka borrokatu behar izan dugu. Horietako batzuk oso larriak dira eta beste batzuk ez hainbeste, eta aldi berean oso ohiko zein arraroak izan daitezke. Baina… zeintzuk dira gaixotasun eta gorabehera baten arteko desberdintasunak? Laburbilduz, gaixotasunak osasuna zuzenean modu larri zein arin batean kaltetzen duten gauzak dira, eta jaiotzetik egon daitezkeen arren ohikoena bizitzaren puntu jakin batean garatzea da. Bestalde, gorabeherak normalean jaiotzetik pairatzen diren (nahiz eta zenbait urte igaro arte normalean ez diren detektatzen arren) kondizioak dira.

Eugen Bleulerrek izendatu zuen autismoa lehen aldiz 1911. urtean, baina 1943. urtera arte itxaron behar izan zuen munduak Leo Kannerek egin zuen ikerketa lanari esker sindrome hau diagnostiko mediko bat bezala lehen aldiz hartua izateko. Autismo hitzak grekoan dauka bere jaiotza, konkretuki “autos” hitzetik, “norbera” esan nahi duena. 

Kondizio hau daukaten pertsonak betidanik gutxiengo bat bezala ikusiak izan dira historian zehar, baina nahasmendu hau pentsatzen duguna baino askoz ere ohikoa da, eta pertsona mota hauek tratatzeko modu egokia inoiz ez zaigunez irakatsia izan, askotan ez ulertuak sentitzen dira.

Autismoa haien egunerokotasuneko bizitzan jasan behar duten pertsonek kontaezin arazoei aurre egin behar diete haien kondizioa dela eta, eta jendeak eta leku ezberdinetako azpiegiturek kondizio hau daukaten pertsonak kontuan hartzen ez dituztela pentsatzen dugu. Bizi baldintza hau daukaten pertsona batzuek emozio gainkargak sentitzen dituzte egunean zehar, besteak beste, eta hau haientzat oso arazo larria izan daiteke. Gainkarga hauek estimulu ezberdin askok eragin ditzakete eta horietako ohikoenak zarata ezberdinak dira, baina… zer egin dezakegu zarata espezifiko edo altuak entzutean pertsona hauek lapsusak ez izateko? Honi buruz ikertuko dugu, belarrian ipini dezakegun soinuak iragazten dituen tramankulu txikia sortzeko helburuarekin.

HealthTech taldearen partaideok Jon Xabier Ezpeleta eta Eder Tato del Hoyo dugu izena, eta Lauro Ikastolako ikasleak gara. Helburu nagusitzat hartu duguna autismoa daukaten pertsonen entzumen arazo edo hipersentikortasunari konponbide bat ematea da. Urtean zehar zenbait froga eta ikerketa txiki burutu ditugu Arduinoren bitartez eta hauen ondorioa konponbide zentzudun bat eskaini ezin dezakegula izan da.

AurreBururen helbururik nagusiena autismoa duten pertsona eta soinu-gainkarga sentitzen duen jendea laguntzea da. Horretatako soinua iragazten duen audifono bat sortzen ari dira.

Ideia hauek garatzeko urtebeteko denbora daukate, eta hau guztia lortzeko baliabide fisiko eta teknologiko ugariz ari dira baliatzen. Adi egon zaitezte argitalpen berrientzat!

Guk pentsatzen genuen entzumen arazo hauek belarrian edo zentzumen aparatuan zeukatela jatorria, baina zerbait ikertu ondoren arazoaren jatorria giza-burmuinean dagoela ikusi ahal izan dugu, eta gure baliabideekin ezin dugu garrantzi hain handiko arazoari konponbidea eman.

Beraz eta bukatzeko, proiektuari konponbide etikoa eskainiko diogu teknologikoa beharrean, jendeak pertsona autistekin enpatia gehiago sentitu dezan.