ARDUINO

Arduinoren kontzeptuak ikasteko helburuarekin bi test egin genituen: lehenengoan led bat piztu genuen eta bigarrenean led berdina botoi bat erabiliz piztu genuen.

Hau egitean zenbait klase inbertitu genituen eta internetez baliatu behar izan ginen zenbait kontzeptu ulertzeko, baina behin hau guztia burututa kodigoa gutxi gorabehera ulertzeko eta gauzarik garrantzitsuenak interpretatzeko gai izaten hasi ginen.

LED-A PIZTU

LED-A PIZTU BOTOIAREKIN


Mikrofonoarekin programatzen

Behin Arduino ulertuta eta kodigoarekin trebeak izanda, mikrofonoarekin programatzen hasi ginen. Amazonen bitartez soinu-sentsore bat erosi genuen, eta soinuaren intentsitatea adierazten digun proiektu txikia egin dugu. Guk programatu dezakegun intentsitate jakin batera heltzean LED-ak pizten joango dira, eta zenbat eta soinua ozenagoa izan, orduan eta led kopuru handiagoa piztuko da.

Beste hitz batzuetan, soinu detektore txikia egin dugu, eta hurrengo urratsa guretzat ezagunak diren 70 dezibelio horietara heltzean nolabaiteko oharra edo alerta adierazteko programazioa egitea izango litzateke.


Un comentario

  1. Lan oso gogorra egiten ari zarete, klaseko hoberenak! Kaixo munduko lehiaketa irabazi beharko zenukete!

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *