SISTEMA BERRIA

Aurreko sarreretan zehaztu dudan bezala, gure proiektua autistek jasan ditzaketen gune zalapartatsuetan inplementatu beharko litzatekeen sistema batean oinarritzen da.

Sistemak semaforo itxurako adierazle bat izango luke oinarri, eta, horren bidez, gune jendetsu horietako pertsonei jakinaraziko litzaieke autistaren entzumen sentikorra kaltetu dezaketen dezibelio-maila oso altuetara iristen ari direla. Semaforoaren itxura izatea aukeratu dugu, eman nahi den abisua grafikoki emango bailitzateke, edozein pertsonak inolako arazorik gabe interpetatu ahal izateko moduan. Gelan dezibelio-maila txikia denean, semaforoko kolorea berdea izango du, baina intentsitateak semaforoan ezarritakoa gainditzen duenean, kolore gorriz adieraziko da. Gure proposamena da kolore gorrira iristen denean alerta bat jotzea semaforoa ikusi ez dutenak ohartzeko (ere autisten presentzia). Semaforoaren ondoan, semaforoaren proposamena adierazten duen kartel bat ere sortu nahi dugu, pertsonek proposamenaren eta funtzionamenduaren berri izan dezaten.

Sortutako txistuari dagokionez, tapoi batzuk sortzeko asmoa dugu, hipersentikortasuna duten pertsonek txistua entzun ez dezaten (soinu-uhinak pasatzen uzten ez duen material batean jarriko dugu arreta).

Ikerketa hau egin ahal izateko, gure jantokia erabiltzen ari gara erreferentzia gisa, non berrehun ikasle baino gehiago biltzen garen (horregatik oso frogatua da entzumen-hipersentikortasuna duen norbait dagoela) eta 80 dezibelioko muga gainditzen den. Giro hori eta bertan ezarri nahi dugun sistemak izan ditzakeen ondorioak ikertzen ari gara.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *