ARAZOAK

Gaur arazo handi batekin egin dugu topo. Gure ideia nagusia zen dezibelimetroan iragazki batzuk sartzea, soinua haren intentsitateagatik filtrasatzen dutenak.

1. Arazoa:
Iragazkiak ez dira soinua iragazteko gai, intentsitatearen arabera; iragazten dute, maiztasunaren arabera. Hori kontuan hartuta, iragazki horiek ez dira erabilgarriak, soinu arinak edo larriak iragazteko baino ez baitute balio.

2. Arazoa:
Hiperakusia duten pertsonek soinu guztiak intentsitate berean hautematen dituzte, eta, beraz, arazoa burmuinak entzumenak bidalitako informazioa prozesatzean datza. Horregatik, soinua iragazi eta sekundarioak indargabetzeak ez luke eraginik izango, garunak intentsitate berean hautematen jarraituko bailuke. Horri irtenbidea ematea bigarren mailako soinu guztiak ezabatzea litzateke, eta horrela beste arazo batzuk sortuko lirateke:

Lehenengoa izango litzateke entzun nahi den soinu nagusia eta sekundarioa bereiztea; izan ere, ezaugarri bakoitza neurtu beharko genuke, bereizi ahal izateko, eta gailu bakoitza banaka programatu beharko litzateke soinu espezifiko baterako, eta hori ez litzateke eraginkorra izango. Bigarren arazoa litzateke soinu guztiak ezabatzean, entzun nahi duguna izan ezik, eramailea arriskuan egongo litzatekeela, ez bailituzke inguruneko soinuak ekuchatuko, arriskuez ohartarazteko (autoko motorrak, esaterako).

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *