SISTEMA BERRIA

Aurreko sarreretan zehaztu dudan bezala, gure proiektua autistek jasan ditzaketen gune zalapartatsuetan inplementatu beharko litzatekeen sistema batean oinarritzen da. Sistemak semaforo itxurako adierazle bat izango luke oinarri, eta, horren bidez, gune jendetsu horietako pertsonei jakinaraziko litzaieke autistaren entzumen sentikorra kaltetu dezaketen dezibelio-maila oso altuetara iristen ari direla. Semaforoaren itxura izatea aukeratu dugu, eman nahi den …

B24

Martxoaren 5etik 6ra bitartean, b24 izeneko proiektu batean lan egin genuen. Proiektu horrek ikasleak bultzatzen eta animatzen zituen gaur egungo edo etorkizuneko arazoei irtenbideak emateko gai izan zitezen. Parte hartzaile guztiei benetako lau arazo proposatu zitzaizkigun, eta bakoitzak erabaki genuen zein nahi genuen landu. Azkenean, bosteko taldeak osatu ondoren, lanean hasi ginen. Jon Xabier EUSKALTEL …

KONPONBIDEA

Azken klasean sortu zitzaigun arazoa konponduta, proiektuaren ideia berriz zuzentzea erabaki dugu. Ez gara hainbeste zentratuko arazoaren eramailearengan eta are gehiago arazoaren eragileengan. Ikusten dugunez planteatu dugun arazoa konpontzea ezinezkoa dela, arazoa konponduko dugu, arazoaren eragilearekin, soinu horiek sortzen dituzten pertsonekin edo horiek espazio publikoetan duten intentsitate handiarekin amaituz. Proiektu berri hau gauzatzeko gai izateko, …

ARAZOAK

Gaur arazo handi batekin egin dugu topo. Gure ideia nagusia zen dezibelimetroan iragazki batzuk sartzea, soinua haren intentsitateagatik filtrasatzen dutenak. 1. Arazoa:Iragazkiak ez dira soinua iragazteko gai, intentsitatearen arabera; iragazten dute, maiztasunaren arabera. Hori kontuan hartuta, iragazki horiek ez dira erabilgarriak, soinu arinak edo larriak iragazteko baino ez baitute balio. 2. Arazoa:Hiperakusia duten pertsonek soinu …

ZIRRIBORROAK

Gaur erabaki dugu gure azken proiektua nolakoa izango den irudikatzen hastea zirriborro baten bidez. Lehen azaldu dugun bezala, soinu baten intentsitatea semaforo baten bidez kuantifikatzea lortu genuen (argi bakoitzak intentsitate ezberdina adierazten zuen, berdea intentsitate baxua, gorria intentsitate altua). Gure azken proiekturako, LCD baten bidez kuantifikatzea erabaki dugu. Pantaila horretan, soinuen intentsitatearen balioa zenbakitan aterako …

ARDUINO

Arduinoren kontzeptuak ikasteko helburuarekin bi test egin genituen: lehenengoan led bat piztu genuen eta bigarrenean led berdina botoi bat erabiliz piztu genuen. Hau egitean zenbait klase inbertitu genituen eta internetez baliatu behar izan ginen zenbait kontzeptu ulertzeko, baina behin hau guztia burututa kodigoa gutxi gorabehera ulertzeko eta gauzarik garrantzitsuenak interpretatzeko gai izaten hasi ginen. LED-A …

Nortzuk gara?

HealthTech taldea Lauro Ikastolako bi taldez eta hiru ikaslez osatuta dago: Eder Tato del Hoyo, Jon Xabier Ezpeleta Fernandez eta AurreBuru deitzen dira. Lehenengoa bi pertsonez dago osatuta eta bigarrena bakar batez, eta blog bera erabiltzen dute haien proiektuak teknologia eta pertsonak laguntzeko baitaute bideratuta. AurreBururen helbururik nagusiena autismoa duten pertsona eta soinu-gainkarga sentitzen duen …